eu · es

Honi buruz

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatu du NEBA proiektua, Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta jasangarritasuna sustatzeko programaren barruan, eta 2020ko azarotik 2021eko ekainera bitartean garatu da.

Proiektuaren helburua Gipuzkoako industria sarea negozio ereduen ikuspegitik ezaugarritzea izan da, eta, horretarako, NEBA plataforma garatu da. Plataforma honen helburua da profesionalei, enpresei eta alderdi interesdunei trebatzen laguntzea eta beren negozio ereduak eraldatzeko eta berraktibatzeko ekintza ildoak ezartzea, balio handiagoko, jasangarriagoak, lehiakorragoak eta erresilienteagoak diren ereduetarantz.

Plataformak aukera ematen du erakunde baten negozio eredua ezagutzeko (DIAGNOSTIKOA), Gipuzkoako negozio eredu adierazgarrien 28 arketipoak bistaratzeko (MAPA), 28 arketipoei buruz ikasteko (ARKETIPOAK), eta 28 arketipoen eta emaitza ekonomikoen, erresilientzia mailaren edo enpresaren tamainaren (LEHIAKORTASUNA) arteko harremanari buruz hausnartzeko.

NEBA plataformak literatura akademikoaren berrikuspen zorrotza, Gipuzkoako industria ehunaren ezaugarri diren 216 enpresaren negozio ereduen azterketa sakona eta negozio ereduaren 28 arketipo definitzea eta ebaluatzea ahalbidetu duten hainbat estatistika azterketa konbinatu dituen ikerketa baten emaitzak biltzen ditu.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA