eu · es

Diagnosia > Industria

Funtsezko jarduerak


6 / 8

Zure erakundeak funtsezko zein jarduerarekin sortzen du lehiarako abantaila?

* Erantzun bat baino gehiago aukeratu ditzakezu

Amaitutako produktua saltokira banatzearekin lotutako jarduerak. Bezeroaren instalazioetan produktua muntatzea eta instalatzea ere sar daiteke.

Salmenta osteko mantentze zerbitzuak, akatsak goiz antzematea eta zuzentzea, eta erabiltzeko fasean produktuak konpontzea, berriz ere erabilgarriak izan daitezen.

Osagaiak/produktuak (baztertuak/erabili gabeak) hasierako egoerara itzultzera bideratutako jarduerak, jatorrizko prestazioak itzultzeko edo prestazio hobeak emateko.

Materialak, azpiproduktuak edo hondakinak erabiltzea lehengai gisa, material birjinen ordez.

Tokiko baliabideak erabiltzea ingurune geografiko hurbilean.

Produktua eguneratzea, modernizatzea, berritzea, berriz hornitzea eta abar, balioa gehituz edo aurreko bertsioekin eta zaharragoekin alderatuta funtzioak hobetuz.

Berrerabili eta bigarren erabilera bat ematea oraindik egoera onean (baztertua/erabili gabea) dagoen osagai/produktu bati (bigarren eskukoa).

Bezeroek erabili ondoren produktuak berreskuratzeari lotutako jarduerak (adibidez, produktua berreskuratzea sustatzea, berrerostea, alderantzizko logistika, etab.).

Produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko prozesu osoaren kudeaketari lotutako jarduerak.

Erakundeak balio katearen jarduera nagusi gehienak integratzen ditu (hornikuntza, ekoizpena, banaketa, salmenta eta saldu ondokoa).

Material, osagai, produktu eta bestelakoen inguruko ikerketa, garapen eta berrikuntzari lotutako jarduerak.

Ondasunen diseinuari, fabrikazio/elaborazioari eta merkaturatzeari lotutako jarduerak.

Bezeroen arazo indibidualei lotutako irtenbide berezi eta berritzaileak bilatzeari lotutako jarduerak (adibidez, aholkularitza, ezagutzaren kudeaketa, datuen kudeaketa).

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA