Diagnosia > Industria
Diru sarreren mekanismoak/Eskaintzaren monetizazioa
Nola monetizatzen du zure erakundeak produktuen eta zerbitzuen eskaintza?
Bezeroek transakzio bakarra egiten dute, eta, horren bidez, produktu edo zerbitzu baten gaineko jabetza eskubideak eskuratzen dituzte.
Bezeroek ez dute produktua erosten, alokatu baizik. Aldi baterako lagapena da, tarifa baten truke.
Bezeroek erakundeak lizentzia gisa emandako jabetza intelektuala erabiltzeagatik ordaintzen dute.
Bezeroek aldizkako kuota bat ordaintzen dute (hilekoa, urtekoa, etab.) produktua edo zerbitzua eskuratzeko aukera izateagatik (adibidez, mantentze lanak).
Bezeroek ez dute produktua jabetzan eskuratzen, hau da, produktuarekin lortutako emaitzengatik ordaintzen dute (produktua zenbat orduz erabili den, ekoitzitako piezen kopurua, lortutako diru sarrerak, etab.) edo zerbitzuarekin lortutakoengatik (adibidez, egindako zerbitzuaren bidez kostuetan lortutako murrizketatik datorren diru sarrera).