Arketipoak
Hemen aurkituko duzu Gipuzkoan identifikatu ditugun negozio-eredu esanguratsuen 28 arketipoen deskribapena. Horietako bakoitzean sakondu dezakezu, aukeratuta. Arketipoaren, negozio ereduaren dimentsioen, lehiakortasun gakoen eta lotutako erronken deskribapen laburra aurkituko duzu. Arketipo horren pean lan egiten duen benetako enpresaren adibide bat ere ikusi ahal izango duzu. Gainera, arketipo bakoitzarekin zer beste negozio eredu dauden azter dezakezu.
Hainbat iragazki erabil ditzakezu zure bilaketa sektorearen edo ardatz estrategikoaren arabera mugatzeko (lehiakorrak zure sektorean, erresilientzia, industria adimenduna, digitalizazioa, zerbitizazioa eta ekonomia zirkularra).
Esperientzien salmenta
Eredu honen bitartez, enpresek proposamen bat garatzen dute, baina proposamen horren balioa ez datza produktu edo zerbitzu batean, baizik eta bezeroei eskaintzen zaien esperientzian. Enpresak arreta handiz diseinatutako inguruneak sortzen ditu bezeroak erakartzeko.
Autozerbitzua
Eredu honen bitartez, enpresek balioaren sorrera bezeroei transferitzen diete, zerbitzuaren edo produktuaren prezio merkeagoaren truke. Ikuspegi hori bereziki egokia da bezeroari balio gutxi ematen dioten baina enpresarentzat kostu handiak eragiten dituzten zereginetarako.
Online
Eredu honen bitartez, azken bezeroarenganako orientazioa duten enpresak biltzen dira, produktuak eta zerbitzuak online salmentaren bidez eskaintzen dituztenak (B2C), merkaturatze eta banaketa sare propioekin. Bezeroak euren hornidura kateetan integratu dituzten enpresak dira, informazio eta komunikazio teknologien bitartez, eta, horri esker, eskaintza egokitu dezakete garatzen dituzten jardueretan, salmenta elektronikoaren bidez produktuak eta zerbitzuak eskaintzeaz gain.