Online
Eredu honen bitartez, azken bezeroarenganako orientazioa duten enpresak biltzen dira, produktuak eta zerbitzuak online salmentaren bidez eskaintzen dituztenak (B2C), merkaturatze eta banaketa sare propioekin. Bezeroak euren hornidura kateetan integratu dituzten enpresak dira, informazio eta komunikazio teknologien bitartez, eta, horri esker, eskaintza egokitu dezakete garatzen dituzten jardueretan, salmenta elektronikoaren bidez produktuak eta zerbitzuak eskaintzeaz gain. Enpresa horiek bezeroak beren balio kateko puntuetan integratzeko erronka dute, informazio eta komunikazio teknologien bidez, bezeroekiko harreman puntuetan balioa sortuz. Balio kate osoan eta produktuen eta zerbitzuen bizi ziklo osoan bezeroekin interakzio "elektronikoa" izateko duten gaitasunari esker, bezeroa ezagutzen dute, eta horrek eskaintzak hobetzeko eta proposamen berriak garatzeko aukera ematen die.
Adibideak
Lixone kosmetikaren eta higiene pertsonalaren sektoreko enpresa da, denda elektroniko baten bidez estraktu naturaletan oinarritutako produktu kosmetikoak garatu, fabrikatu eta merkaturatzen dituena. Marka propioko produktuen salmenta eta hirugarrenei egindako fabrikazioa uztartzen ditu, sektorean duen esperientziari esker. Salmenta atari bat du bezeroek produktuak zuzenean erosi ahal izateko eta kontsulta espezifikoak egiteko.
Arrakasta faktoreak
- Azken kontsumitzaileei zuzendutako produktuak
- Online saltzeko plataformen garapena
- Banaketa kanalak
Erronkak
- Balio katearen eta hornidura katearen kudeaketa
- Eskalatzea
- Merkatua zabaltzea
- Zibersegurtasuna
Erlazionatutako patroiak
Banaketa
Eredu honen bitartez, enpresek produktuak eta zerbitzuak hornitzen dizkiete bezeroei salmenta eta banaketa puntu desberdinen bidez, bai enpresak berak kudeatuta, bai hirugarrenen bidez (eragileak, frankiziak, etab.). Kasu batzuetan, enpresak fisikoki eramaten du bere balio proposamena bezeroek ezarritako ingurunera. Geografikoki banatutako puntu horiei esker, enpresak bezeroekin interakzioan aritu daitezke erosketa prozesuaren etapa guztietan (aholkularitza, salmenta, finantzaketa, salmenta ondokoa, etab.)
Integratzailea
Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.
Fokalizatuak
Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.
Salmenta gurutzatua
Eredu honen bitartez, enpresek beren eskaintza nagusia osatzen dute zerbitzu edo produktu gehigarriekin, eta bezeroek nahi zituzten produktuak edo zerbitzuak erosten dituzte, baina baita produktu edo zerbitzu osagarriak ere, eta esperientzia hobe batez gozatzen dute eta balio erantsi handiagoko irtenbide bat lortzen dute.
Esperientzien salmenta
Eredu honen bitartez, enpresek proposamen bat garatzen dute, baina proposamen horren balioa ez datza produktu edo zerbitzu batean, baizik eta bezeroei eskaintzen zaien esperientzian. Enpresak arreta handiz diseinatutako inguruneak sortzen ditu bezeroak erakartzeko.
Freemium
Eredu honen bitartez, enpresek doan eskaintzen dute produktu edo zerbitzu bat, bezeroak konbentzitzeko itxaropenarekin, produktuen edo zerbitzuen "premium" bertsioengatik ordain dezaten. Doako eskaintzaren helburua da ahalik eta bezero gehien erakartzea enpresara, haren produktuetara eta zerbitzuetara, eta, aldi berean, bezeroen beharrei buruzko ezagutza sortzea.