Integratzailea
Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino. Enpresak efizientzia eta irismeneko ekonomiak handitzen ditu, eta enpresa hornitzaileekiko mendekotasuna murriztuz kostuak txikiagoak dira.
Erreferentzia: (Gassmann, O., Frankenberger, K., Choudury, 2020)
Adibideak
Iparlat enpresak esnekiak egiten ditu, hornitzaile eta akziodun nagusi diren abeltzaineen (http://www.cooperativakaiku.es) lehengaiak oinarri hartuta. Horrela, nekazaritzako elikagaien kate osoaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna bermatzen dute.
Arrakasta faktoreak
- Eragiketak kate logistikoan integratzeko gaitasuna
- Eskala ekonomiak
- Barne przoesuen kontrola eta hobekuntza
Erronkak
- Balio kateen konplexutasuna
- Bezeroen aldaketak eta hauek balio katearen kudeaketan izan dezaketeen inpaktua
- Lehiakide berrien sarrera
- Balio kateen aldaketa
Erlazionatutako patroiak
Pertsonalizazioa
Eredu honen bitartez, produktu, ingeniaritza edo zerbitzuko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen dituzten enpresek bezeroen behar eta aurreikuspenei erantzuten diete, beren prozesuak eta jarduerak egokituz (diseinua, fabrikazioa, zerbitzuak egitea, etab.). Enpresak gai dira beren eskaintza eta prozesuak egokitzeko bezeroen eskakizunei erantzuteko, arin eta modu lehiakorrean erantzunez, bezeroarekin zuzenean hitz eginez eta haren baldintzak ulertuz eta betez.
Fokalizatuak
Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.
Salmenta gurutzatua
Eredu honen bitartez, enpresek beren eskaintza nagusia osatzen dute zerbitzu edo produktu gehigarriekin, eta bezeroek nahi zituzten produktuak edo zerbitzuak erosten dituzte, baina baita produktu edo zerbitzu osagarriak ere, eta esperientzia hobe batez gozatzen dute eta balio erantsi handiagoko irtenbide bat lortzen dute.
Aldatzearen kostuak
Eredu honen bitartez, enpresek bezeroen hornitzailea, produktua edo zerbitzua aldatzeko aukera baldintzatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enpresak aldaketaren kostu horiek sortzen ditu mekanismo teknologikoen bidez edo interakzio handiko produktu eta zerbitzu paketeak eskainiz. Estrategia komun bat da produktu nagusia prezio baxuan edo baita doan ere eskaintzea, eta horren inguruko erabili eta botatzeko produktuak marjina handiekin saltzea.
Esperientzien salmenta
Eredu honen bitartez, enpresek proposamen bat garatzen dute, baina proposamen horren balioa ez datza produktu edo zerbitzu batean, baizik eta bezeroei eskaintzen zaien esperientzian. Enpresak arreta handiz diseinatutako inguruneak sortzen ditu bezeroak erakartzeko.
Ko-sorkuntza
Eredu honen bitartez, enpresek lankidetza harremana ezartzen dute bezeroekin, balioa elkarrekin sortzeko. Enpresek bezeroak integratu ditzakete beren berrikuntza prozesuetan, edo bezeroen eskura jar ditzakete behar diren bitartekoak, enpresak bere sormena ustia dezan, bien mesederako.