eu · es

Autozerbitzua

Eredu honen bitartez, enpresek balioaren sorrera bezeroei transferitzen diete, zerbitzuaren edo produktuaren prezio merkeagoaren truke. Ikuspegi hori bereziki egokia da bezeroari balio gutxi ematen dioten baina enpresarentzat kostu handiak eragiten dituzten zereginetarako. Ahalegina eskatzen zaion arren, bezeroak efizientzia eta denbora aurreztea lortzen du. Kasu batzuetan, bezeroek zeregin jakin batzuk egin ditzakete, enpresak baino azkarrago eta modu orientatuagoan balioa gehituz, eta horrek eragina du enpresaren prozesuen optimizazioan.

Erreferentzia: (Gassmann, O., Frankenberger, K., Choudury, 2020)

Bezeroei balioa ematea
Merkatuaren segmentazioa, bezeroekiko harremana, komunikazio eta banaketa kanalak
Balio sorrera
Jarduera, baliabide, gaitasun eta aliantza gakoak
Balio atzematea
Diru sarreren mekanismoak eta kostuen estruktura
Balio proposamena
Produktu, zerbitzu eta bezeroentzako balioa
Autozerbitzua

Adibideak

«

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuak hainbat zerbitzu jarri ditu martxan 2020ko ekitaldiko errenta eta ondare aitorpena modu telematikoan egiteko. Herritarrek izapide gehienak egin ditzakete fisikoki lekualdatu beharrik gabe, dokumentazio jakin bat aurkeztu behar den egoeretan izan ezik. Plataforma digitalak erabiltzaileari prozesu osoan zehar laguntzen dioten gida eta bideotutorial batzuk eskaintzen ditu. Sistema horren bidez, aurretiazko orduaren eskaerak, joan-etorriak eta paperezko dokumentazioa ezabatzen dira, eta efizientzia areagotzen da, bai herritarrentzat, bai ogasun departamentuarentzat.

»

Arrakasta faktoreak

  • Bezeroak prozesuetan integratzea
  • Bezeroentzako balioa sortzea
  • Prozesua segurtatzea

Erronkak

  • Bezeroek produktua/zerbitzua ulertzea
  • Bezeroentzako sinpletasuna eta erabilgarritasuna
  • Bezeroekiko komunikazioa

Erlazionatutako patroiak

Diseinua eta marka

Diseinua eta marka

Eredu honen bitartez, markaren irudi indartsua duten enpresak biltzen dira, erabiltzaileen diseinua eta esperientzia egiten dutenak, hori baita beren produktu eta zerbitzuen elementu bereizgarria. Beren eskaintza, kasu askotan, segmentatuta dago eta bezero tipologia desberdinei erantzuten die, bezeroen behar espezifikoetara zuzendutako diseinuarekin.

Banaketa

Banaketa

Eredu honen bitartez, enpresek produktuak eta zerbitzuak hornitzen dizkiete bezeroei salmenta eta banaketa puntu desberdinen bidez, bai enpresak berak kudeatuta, bai hirugarrenen bidez (eragileak, frankiziak, etab.). Kasu batzuetan, enpresak fisikoki eramaten du bere balio proposamena bezeroek ezarritako ingurunera. Geografikoki banatutako puntu horiei esker, enpresak bezeroekin interakzioan aritu daitezke erosketa prozesuaren etapa guztietan (aholkularitza, salmenta, finantzaketa, salmenta ondokoa, etab.)

Salmenta gurutzatua

Salmenta gurutzatua

Eredu honen bitartez, enpresek beren eskaintza nagusia osatzen dute zerbitzu edo produktu gehigarriekin, eta bezeroek nahi zituzten produktuak edo zerbitzuak erosten dituzte, baina baita produktu edo zerbitzu osagarriak ere, eta esperientzia hobe batez gozatzen dute eta balio erantsi handiagoko irtenbide bat lortzen dute.

Aldatzearen kostuak

Aldatzearen kostuak

Eredu honen bitartez, enpresek bezeroen hornitzailea, produktua edo zerbitzua aldatzeko aukera baldintzatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enpresak aldaketaren kostu horiek sortzen ditu mekanismo teknologikoen bidez edo interakzio handiko produktu eta zerbitzu paketeak eskainiz. Estrategia komun bat da produktu nagusia prezio baxuan edo baita doan ere eskaintzea, eta horren inguruko erabili eta botatzeko produktuak marjina handiekin saltzea.

Esperientzien salmenta

Esperientzien salmenta

Eredu honen bitartez, enpresek proposamen bat garatzen dute, baina proposamen horren balioa ez datza produktu edo zerbitzu batean, baizik eta bezeroei eskaintzen zaien esperientzian. Enpresak arreta handiz diseinatutako inguruneak sortzen ditu bezeroak erakartzeko.

Freemium

Freemium

Eredu honen bitartez, enpresek doan eskaintzen dute produktu edo zerbitzu bat, bezeroak konbentzitzeko itxaropenarekin, produktuen edo zerbitzuen "premium" bertsioengatik ordain dezaten. Doako eskaintzaren helburua da ahalik eta bezero gehien erakartzea enpresara, haren produktuetara eta zerbitzuetara, eta, aldi berean, bezeroen beharrei buruzko ezagutza sortzea.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA