eu · es

Ekonomia kolaboratiboa

Eredu honen bitartez, enpresek akordioak lantzen dituzte hainbat eragileren artean (enpresak, erakunde publikoak edo pribatuak, banakako pertsonak, etab.), zeinek baliabide propio bat jartzen baitute funts komun baterako (aktiboak, ondasunak, eskulana, sorkuntzako adierazpena, etab.), beste eragileek ere etekina atera ahal izateko. Produktuak, aktiboak edo zerbitzuak partekatu, eman, trukatu edo saldu egiten dira, helburu sozialekin edota komertzialekin. Truke hori informazioaren eta komunikazioen teknologiek errazten dute askotan, hainbat eragile, bezero edo erabiltzaile biltzen dituzten plataforma digital gisa. Plataforma horiek laguntzen dute komunitatea eta alderdi interesdunen arteko harremanak indartzen (helburu sozialak) edota merkataritza transakzioak egiten (tasak, harpidetzak edo salerosketa). Aukera ematen dute bidaiak/autoak partekatzeko, ekipamenduak edo produktuak alokatzeko, azpiegitura logistiko partekatua ezartzeko (edukiontziak, biltegiratzea, bidalketa) edo produktuen jabetza partekatzeko, etab.

Erreferentzia: (Pieroni et al., 2020a; Ricart and Berrone, 2017)

Bezeroei balioa ematea
Merkatuaren segmentazioa, bezeroekiko harremana, komunikazio eta banaketa kanalak
Balio sorrera
Jarduera, baliabide, gaitasun eta aliantza gakoak
Balio atzematea
Diru sarreren mekanismoak eta kostuen estruktura
Balio proposamena
Produktu, zerbitzu eta bezeroentzako balioa
Ekonomia kolaboratiboa

Adibideak

«

Share Your Board plataforma digital bat da, guztiz doakoa, eta "renters" (taula erabilgarriak dituzten surflariak) eta noizbehinkako surflariak edo surf taula bat alokatu nahi dutenak jartzen ditu harremanetan. "Renters" direlakoek beren taula komunitatearen eskura jar dezakete, alokairuaren ezaugarriak eta orduko prezioa azalduz. Norbaitek interesa badu, renterrak alokatzeko eskaera bat jasoko du, eta biak harremanetan jarriko dira zerbitzua eta taula jasotzeko tokia, data eta ordua adosteko.

»

Arrakasta faktoreak

  • Alderdi interesdunen arteko desadostasunak jakinaraztea eta ebaztea
  • Erabili gabeko aukerak edota gaitasunak eraginkortasunez erabiltzea
  • Lankidetza sareak sortzea
  • Plataformak eta transakzioak kudeatzea
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

Erronkak

  • Sinergiak eta lankidetza aukerak bilatzea balio katean eta hornidura katean zehar
  • Alderdi interesdunekin irabazi-irabazi harremanak identifikatzea eta garatzea
  • Plataformak garatzea eta mantentzea
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak integratzeko gaitasuna

Erlazionatutako patroiak

Integratzailea

Integratzailea

Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.

Fokalizatuak

Fokalizatuak

Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.

Autozerbitzua

Autozerbitzua

Eredu honen bitartez, enpresek balioaren sorrera bezeroei transferitzen diete, zerbitzuaren edo produktuaren prezio merkeagoaren truke. Ikuspegi hori bereziki egokia da bezeroari balio gutxi ematen dioten baina enpresarentzat kostu handiak eragiten dituzten zereginetarako.

Salmenta gurutzatua

Salmenta gurutzatua

Eredu honen bitartez, enpresek beren eskaintza nagusia osatzen dute zerbitzu edo produktu gehigarriekin, eta bezeroek nahi zituzten produktuak edo zerbitzuak erosten dituzte, baina baita produktu edo zerbitzu osagarriak ere, eta esperientzia hobe batez gozatzen dute eta balio erantsi handiagoko irtenbide bat lortzen dute.

Esperientzien salmenta

Esperientzien salmenta

Eredu honen bitartez, enpresek proposamen bat garatzen dute, baina proposamen horren balioa ez datza produktu edo zerbitzu batean, baizik eta bezeroei eskaintzen zaien esperientzian. Enpresak arreta handiz diseinatutako inguruneak sortzen ditu bezeroak erakartzeko.

Ko-sorkuntza

Ko-sorkuntza

Eredu honen bitartez, enpresek lankidetza harremana ezartzen dute bezeroekin, balioa elkarrekin sortzeko. Enpresek bezeroak integratu ditzakete beren berrikuntza prozesuetan, edo bezeroen eskura jar ditzakete behar diren bitartekoak, enpresak bere sormena ustia dezan, bien mesederako.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA