eu · es

Intentsiboak ezagutzan

Eredu honen bitartez, enpresek beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak dituzte hainbat jarduera egiteko, esaterako, ezagutza teknologikoa sortzea, eta baita hori ustiatzea ere (dagoeneko badauden enpresen aldetik zein enpresa ekimen berriak sortuz). Berrikuntzaren ikerketa, transferentzia eta bitartekari erakundeak dira, eta ezagutza sortzea eta inguruko enpresa sarea osatzen duten enpresetara transferitzea dute helburu. Enpresa horiek ezagutza sortzeko jarduerak (epe luzea) finantzatzeko erronka dute, eta, aldi berean, enpresen beharrei epe labur eta ertainean erantzuteko erronka. Ezagutza sortzeko eta xurgatzeko duten gaitasunari esker, enpresa askorentzat aliatu estrategikoa izan daitezke berrikuntzen garapenean.

Bezeroei balioa ematea
Merkatuaren segmentazioa, bezeroekiko harremana, komunikazio eta banaketa kanalak
Balio sorrera
Jarduera, baliabide, gaitasun eta aliantza gakoak
Balio atzematea
Diru sarreren mekanismoak eta kostuen estruktura
Balio proposamena
Produktu, zerbitzu eta bezeroentzako balioa
Intentsiboak ezagutzan

Adibideak

«

Ideko fabrikazio eta ekoizpen industrialeko teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa da. Industriak gaur egun dituen eta etorkizunean izango dituen erronkei erantzuteko gai diren teknologia berriak sortu, erakarri eta garatzen ditu, hainbat sektoretan: makina-erreminta, trenbidea, aeronautika, ekipo ondasunak, automozioa eta energia. Oso ondo prestatutako pertsonak izateak, azken belaunaldiko instalazio eta ekipamenduekin, eta nazioarteko erreferenteekin osatutako lankidetza sare zabal batekin, enpresei zerbitzu teknologikoak eskaintzea ahalbidetzen die, aholkularitza tekniko moduan, baita ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak ere.

»

Arrakasta faktoreak

  • Know-howaren babesa (IPR)
  • Talentuaren kudeaketa
  • Aliantzen eta lankidetzen kudeaketa

Erronkak

  • Giza baliabideak eta intelektualak (patenteak)
  • Ikerketa eredu kolaboratiboak 
  • Gaitasun ekonomikoa

Erlazionatutako patroiak

Integratzailea

Integratzailea

Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.

Fokalizatuak

Fokalizatuak

Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.

Lizentziak

Lizentziak

Eredu honen bitartez, enpresek jabetza industrial eta intelektualeko mekanismoen bidez babes daitekeen ezagutza garatzea bilatzen dute, beste enpresa batzuen lizentzien bidez ustiatzeko. Ereduak ez du bilatzen enpresaren ezagutza sortzea eta ustiatzea produktu propioak garatzeko, baizik eta diru iturri berriak sortzea bere know-howa salduz.

Aldatzearen kostuak

Aldatzearen kostuak

Eredu honen bitartez, enpresek bezeroen hornitzailea, produktua edo zerbitzua aldatzeko aukera baldintzatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enpresak aldaketaren kostu horiek sortzen ditu mekanismo teknologikoen bidez edo interakzio handiko produktu eta zerbitzu paketeak eskainiz. Estrategia komun bat da produktu nagusia prezio baxuan edo baita doan ere eskaintzea, eta horren inguruko erabili eta botatzeko produktuak marjina handiekin saltzea.

Ko-sorkuntza

Ko-sorkuntza

Eredu honen bitartez, enpresek lankidetza harremana ezartzen dute bezeroekin, balioa elkarrekin sortzeko. Enpresek bezeroak integratu ditzakete beren berrikuntza prozesuetan, edo bezeroen eskura jar ditzakete behar diren bitartekoak, enpresak bere sormena ustia dezan, bien mesederako.

Freemium

Freemium

Eredu honen bitartez, enpresek doan eskaintzen dute produktu edo zerbitzu bat, bezeroak konbentzitzeko itxaropenarekin, produktuen edo zerbitzuen "premium" bertsioengatik ordain dezaten. Doako eskaintzaren helburua da ahalik eta bezero gehien erakartzea enpresara, haren produktuetara eta zerbitzuetara, eta, aldi berean, bezeroen beharrei buruzko ezagutza sortzea.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA