eu · es

Lizentziak

Eredu honen bitartez, enpresek jabetza industrial eta intelektualeko mekanismoen bidez babes daitekeen ezagutza garatzea bilatzen dute, beste enpresa batzuen lizentzien bidez ustiatzeko. Ereduak ez du bilatzen enpresaren ezagutza sortzea eta ustiatzea produktu propioak garatzeko, baizik eta diru iturri berriak sortzea bere know-howa salduz. Negozio eredu honen funtsezko jarduerak ikerketa eta garapenean oinarritzen dira batez ere. Ereduak beste enpresa batzuei balioa ematen dieten eta bestela aprobetxatuko ez liratekeen ezagutzak ustiatzeko aukera ere ematen du.

Erreferentzia: (Gassmann, O., Frankenberger, K., Choudury, 2020)

Bezeroei balioa ematea
Merkatuaren segmentazioa, bezeroekiko harremana, komunikazio eta banaketa kanalak
Balio sorrera
Jarduera, baliabide, gaitasun eta aliantza gakoak
Balio atzematea
Diru sarreren mekanismoak eta kostuen estruktura
Balio proposamena
Produktu, zerbitzu eta bezeroentzako balioa
Lizentziak

Adibideak

«

Galbaianek zerbitzu integrala eskaintzen du jabetza industrial eta intelektualaren arloan. FLORENUS AGrekin egindako lankidetza hitzarmen batetik abiatuta, patenteak merkaturatzeko zerbitzu bat eskaintzen du. FLORENUS Europako lehen konpainietako bat izan zen ideiak eta teknologiak merkaturatzen eta patente baten balioaren potentzial guztiaz ohartzen. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean teknologiaren transferentzia dago, lizentzien, patenteen salmentaren eta lotutako know-howaren bidez.

»

Arrakasta faktoreak

  • I+G gaitasuna
  • PI zorroaren kudeaketa
  • Teknologiaren transferentzia (lizentziak) 
  • Zaintza teknologikoa

Erronkak

  • Enpresan aprobetxatzen ez den ezagutzaren balioa aztertzea

Erlazionatutako patroiak

Pertsonalizazioa

Pertsonalizazioa

Eredu honen bitartez, produktu, ingeniaritza edo zerbitzuko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen dituzten enpresek bezeroen behar eta aurreikuspenei erantzuten diete, beren prozesuak eta jarduerak egokituz (diseinua, fabrikazioa, zerbitzuak egitea, etab.). Enpresak gai dira beren eskaintza eta prozesuak egokitzeko bezeroen eskakizunei erantzuteko, arin eta modu lehiakorrean erantzunez, bezeroarekin zuzenean hitz eginez eta haren baldintzak ulertuz eta betez.

Berrikuntzara bideratuta

Berrikuntzara bideratuta

Eredu honen bitartez, enpresek produktuak, osagaiak eta zerbitzuak garatzen dituzte, beste eragile batzuekin lankidetzan landutako I+G jardueran oinarrituta (berrikuntza irekia), eta, horrela, irtenbide berritzaileak garatzen dituzte, merkatuaren lehian bereizteko, eta lehiakideen estrategia teknologikoei ere erantzuteko.

Intentsiboak ezagutzan

Intentsiboak ezagutzan

Eredu honen bitartez, enpresek beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak dituzte hainbat jarduera egiteko, esaterako, ezagutza teknologikoa sortzea, eta baita hori ustiatzea ere (dagoeneko badauden enpresen aldetik zein enpresa ekimen berriak sortuz).

Integratzailea

Integratzailea

Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.

Fokalizatuak

Fokalizatuak

Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.

Freemium

Freemium

Eredu honen bitartez, enpresek doan eskaintzen dute produktu edo zerbitzu bat, bezeroak konbentzitzeko itxaropenarekin, produktuen edo zerbitzuen "premium" bertsioengatik ordain dezaten. Doako eskaintzaren helburua da ahalik eta bezero gehien erakartzea enpresara, haren produktuetara eta zerbitzuetara, eta, aldi berean, bezeroen beharrei buruzko ezagutza sortzea.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA