eu · es

Leasinga eta rentinga

Eredu honen bitartez, enpresek aldi baterako hornitzen dituzte produktuak, instalazioak edo ekipamenduak, alokairu edo mailegu zerbitzuen bidez. Enpresek diru sarrera jarraituak eta aurreikusteko modukoak lortzen dituzte, bezeroek alokairu aldiaren iraupenagatik ordaintzen baitute. Bezeroek produktu, instalazio edo ekipamendu bat eskura dezakete, bestela kostu handiagoa ekarriko liekeena edo jasan ezingo luketena (gama altua eta prestazio handiagoak). Bi aldeek efizientzia handiagoa dute bitartekoen erabileran, erabiltzen ez den denbora murriztu egiten baita. Enpresak baliabideen jabetza mantentzen du, eta baliabideak propioak izan daitezke, edo enpresa hornitzaileetatik lortutakoak. Alokairu zerbitzua (leasinga eta rentinga) bezeroen segmentu bakoitzaren beharretara eta nahietara egokitu daiteke, eta kostu/prestazio txikienetik handienera joan daitezkeen eskaintzak egin ditzake.

Erreferentzia: (Gassmann, O., Frankenberger, K., Choudury, 2020)

Bezeroei balioa ematea
Merkatuaren segmentazioa, bezeroekiko harremana, komunikazio eta banaketa kanalak
Balio sorrera
Jarduera, baliabide, gaitasun eta aliantza gakoak
Balio atzematea
Diru sarreren mekanismoak eta kostuen estruktura
Balio proposamena
Produktu, zerbitzu eta bezeroentzako balioa
Leasinga eta rentinga

Adibideak

«

Laserlan enpresak metrologia dimentsionaleko eta makina-erremintaren kalibrazioko zerbitzuak eskaintzen dizkie sektore industrial eta teknologikoetako enpresei. Kalibrazio zerbitzuez gain, enpresak neurketa ekipoak alokatzen ditu eta renting teknologikoa eskaintzen du, bai makina berriena, bai bigarren eskuko ekipamenduena, hornitzaileen katalogo batetik abiatuta.

»
«

ULMA Orga Jasotzaileak enpresak USM finance zerbitzua eskaintzen du, bezeroen finantzaketa behar bereziei neurrira erantzuteko. Renting eta leasing produktu finantzarioak ekipamendu berriei zein ULMAk berregokitutakoei aplika dakizkieke. Easy Renting delakoa kontratuaren baldintzetan izaera malgua duen renting bat da. Renting 96 delakoak 8 urtera arteko epean amortizatzeko aukera jasotzen du. Renting Seminuevasek, berriz, orga kontrapisatuak eta erretraktilak finantzatzeko aukera eskaintzen du, ULMAk egindako eta bermatutako berregokitzapen prozesu batetik igaro eta gero. Renting eta leasing aukerak guztiz pertsonalizatuak eta bezeroen beharretara egokituak dira, eta talde komertzialaren aholkularitza ere badu.

»

Arrakasta faktoreak

  • Ondasun, baliabide eta gaitasunen erabilera efizientea, eskainitako produktuak erabili gabe dauden denbora murriztuz
  • Eskuragarritasuna hobetzea eta produktuen berrerabilpena eta birziklapena erraztea
  • Produktuak mantentzea eta eguneratzea
  • Diru sarrera errepikariak

Erronkak

  • Gama altuko eta goi mailako prestazioak dituzten produktuak bilatu, erosi eta garatzea
  • Diru sarrerak lortzeko mekanismoak alokairu kontratu malguetan oinarrituta
  • Produktuak mantentzeko eta eguneratzeko gaitasuna
  • Alokairuko produktuak kudeatzeko gaitasuna eta biltegiratzeko azpiegitura
  • Bezeroen behar zehatzei erantzuteko gaitasuna

Erlazionatutako patroiak

Pertsonalizazioa

Pertsonalizazioa

Eredu honen bitartez, produktu, ingeniaritza edo zerbitzuko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen dituzten enpresek bezeroen behar eta aurreikuspenei erantzuten diete, beren prozesuak eta jarduerak egokituz (diseinua, fabrikazioa, zerbitzuak egitea, etab.). Enpresak gai dira beren eskaintza eta prozesuak egokitzeko bezeroen eskakizunei erantzuteko, arin eta modu lehiakorrean erantzunez, bezeroarekin zuzenean hitz eginez eta haren baldintzak ulertuz eta betez.

Integratzailea

Integratzailea

Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.

Fokalizatuak

Fokalizatuak

Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.

Salmenta gurutzatua

Salmenta gurutzatua

Eredu honen bitartez, enpresek beren eskaintza nagusia osatzen dute zerbitzu edo produktu gehigarriekin, eta bezeroek nahi zituzten produktuak edo zerbitzuak erosten dituzte, baina baita produktu edo zerbitzu osagarriak ere, eta esperientzia hobe batez gozatzen dute eta balio erantsi handiagoko irtenbide bat lortzen dute.

Esperientzien salmenta

Esperientzien salmenta

Eredu honen bitartez, enpresek proposamen bat garatzen dute, baina proposamen horren balioa ez datza produktu edo zerbitzu batean, baizik eta bezeroei eskaintzen zaien esperientzian. Enpresak arreta handiz diseinatutako inguruneak sortzen ditu bezeroak erakartzeko.

Ko-sorkuntza

Ko-sorkuntza

Eredu honen bitartez, enpresek lankidetza harremana ezartzen dute bezeroekin, balioa elkarrekin sortzeko. Enpresek bezeroak integratu ditzakete beren berrikuntza prozesuetan, edo bezeroen eskura jar ditzakete behar diren bitartekoak, enpresak bere sormena ustia dezan, bien mesederako.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA