eu · es

Produktu adimendunak

Eredu honen bitartez, enpresek produktu, osagai eta sistema adimendunetan oinarritutako irtenbideak hornitzen dituzte; horien elektronika, software txertatu eta konektibitateari esker, oro har, eskaintzan ezaugarri, ahalmen eta funtzio berriak txertatzen dira. Garapen horiei esker, enpresek gaitasuna dute zerbitzuen eskaintza berriak sortzeko eta dauden modeloak optimizatzeko. Enpresa horien erronka da beren produktuetan Industria Adimendunari lotutako teknologiak integratu behar dituztela, bai eta teknologia horien bitartez bezeroentzako balio erantsia sortzea ere. Gaitasun teknologiko horien garapenak aukera ematen die ongi posizionatuta egoteko, bezeroei zerbitzu adimenduak eskaintzeko, eta balio kate osoan eta produktuaren bizi zikloan komunikatzeko mekanismoak ezartzeko.

Bezeroei balioa ematea
Merkatuaren segmentazioa, bezeroekiko harremana, komunikazio eta banaketa kanalak
Balio sorrera
Jarduera, baliabide, gaitasun eta aliantza gakoak
Balio atzematea
Diru sarreren mekanismoak eta kostuen estruktura
Balio proposamena
Produktu, zerbitzu eta bezeroentzako balioa
Produktu adimendunak

Adibideak

«

Pasaban paperaren sektoreko enpresa da, IoT, Cloud eta Interakzio/Simulazioa teknologiak gehitzeari esker, bere ekoizpenaren efizientzia eta, beraz, negozioaren errentagarritasuna hobetzea lortu duena. Bere eskaintzaren eta balio proposamenaren oinarrian dago makina gero eta automatizatuagoak eta aurreratuagoak izatea, makina-pertsona erabilgarritasunari dagokionez.

»
«

P4Q industriarako ekipamendu elektronikoa fabrikatu eta diseinatzen duen enpresa da, energiaren sektorean bere produktua duena. IoT, Cloud, Adimen Artifizial eta Zibersegurtasuneko teknologiak barneratuz, urruneko sarbidea duen monitorizazio plataforma bat garatu eta martxan jartzea lortu dute (bere hardwareari lotuta), eguzki planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako. Horri esker, eguzki jarraitzaileak kontrolatzeko sistemen operazio parametroak urrunetik monitoriza ditzake denbora errealean, eta, gainera, gertakariak azkar konpon ditzake, eragiketa eta mantentze lanetarako modelo proaktiboak eta prediktiboak eraikitzeaz gain.

»

Arrakasta faktoreak

  • Industria adimenduneko teknologiak txertatzea
  • Soluzioak integratzeko gaitasuna
  • Bezeroentzako balioa sortzea
  • Soluzioak eskalatzea

Erronkak

  • Adecuación y actualización de tecnologías industria inteligente
  • Ciberseguridad
  • Legislación
  • Compatibilidad tecnológica y estándares

Erlazionatutako patroiak

Irtenbide integralak

Irtenbide integralak

Eredu honen bitartez, enpresek bezeroaren premia bati erantzuten dioten produktu, osagai, teknologia eta zerbitzuetan oinarritutako konponbide integralak hornitzen dituzte, eta horiek balio proposamen bateratu baten bidez integratzeak sinergia eta onura handiak sortzen dizkio bezeroari.

Diseinua eta marka

Diseinua eta marka

Eredu honen bitartez, markaren irudi indartsua duten enpresak biltzen dira, erabiltzaileen diseinua eta esperientzia egiten dutenak, hori baita beren produktu eta zerbitzuen elementu bereizgarria. Beren eskaintza, kasu askotan, segmentatuta dago eta bezero tipologia desberdinei erantzuten die, bezeroen behar espezifikoetara zuzendutako diseinuarekin.

Integratzailea

Integratzailea

Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.

Fokalizatuak

Fokalizatuak

Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.

Aldatzearen kostuak

Aldatzearen kostuak

Eredu honen bitartez, enpresek bezeroen hornitzailea, produktua edo zerbitzua aldatzeko aukera baldintzatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enpresak aldaketaren kostu horiek sortzen ditu mekanismo teknologikoen bidez edo interakzio handiko produktu eta zerbitzu paketeak eskainiz. Estrategia komun bat da produktu nagusia prezio baxuan edo baita doan ere eskaintzea, eta horren inguruko erabili eta botatzeko produktuak marjina handiekin saltzea.

Freemium

Freemium

Eredu honen bitartez, enpresek doan eskaintzen dute produktu edo zerbitzu bat, bezeroak konbentzitzeko itxaropenarekin, produktuen edo zerbitzuen "premium" bertsioengatik ordain dezaten. Doako eskaintzaren helburua da ahalik eta bezero gehien erakartzea enpresara, haren produktuetara eta zerbitzuetara, eta, aldi berean, bezeroen beharrei buruzko ezagutza sortzea.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA