Datuetan oinarritutako zerbitzuak
Eredu honen bitartez, enpresa fabrikatzaileak produktuaren eta prozesuen egoera monitorizatzeko beharrezkoak diren hardwarea eta softwarea instalatzen ditu bere produktu, osagai eta sistemetan, doan edo nolabaiteko kostuarekin, eta bezeroaren baimenarekin. Bezero den enpresak sistema horiek sortutako datuak fabrikatzailearekin partekatzen ditu, eta, horrekin, fabrikatzaileak bezeroentzako zerbitzu berriak proposatzen ditu. Beste kasu batzuetan, ereduak balio proposamen berriak sortzen dituzten, daudenak hobetzen dituzten eta haien prozesuak eta zerbitzuak optimizatzen dituzten enpresei egiten die erreferentzia, hirugarrenek sortutako datuen ustiapenean oinarrituta (adib.: aseguru enpresa, ibilgailuek sortutako datuetan oinarrituta).
Adibideak
Ulma Handling banaketa eta fabrikazio automatikoaren esparrura zuzendutako ingeniaritza intralogistikoko enpresa da. IoT, Cloud eta Simulazio/Interakzio teknologiak txertatuz, beren instalazioetako gailu eta makina guztien datuak atzitu, prozesatu eta integratzean oinarritutako negozio eredu bat garatu dute, gerta daitezkeen akatsak aurreikusteko. Garapen horrek guztiak aukera ematen du ekipamenduen eta instalazioen egoera aldez aurretik ezagutzeko (mantentze prediktiboa), baita instalazioetan urrunetik jardun ahal izateko ere, eta horrek bezeroaren efizientzia hobetzen laguntzen du.
Arrakasta faktoreak
- Industria Adimendunaren teknologiak txertatzea
Erronkak
- Industria Adimendunaren teknologiak txertatzea
- Zibersegurtasuna
- Legedia
Erlazionatutako patroiak
Irtenbide integralak
Eredu honen bitartez, enpresek bezeroaren premia bati erantzuten dioten produktu, osagai, teknologia eta zerbitzuetan oinarritutako konponbide integralak hornitzen dituzte, eta horiek balio proposamen bateratu baten bidez integratzeak sinergia eta onura handiak sortzen dizkio bezeroari.
Diseinua eta marka
Eredu honen bitartez, markaren irudi indartsua duten enpresak biltzen dira, erabiltzaileen diseinua eta esperientzia egiten dutenak, hori baita beren produktu eta zerbitzuen elementu bereizgarria. Beren eskaintza, kasu askotan, segmentatuta dago eta bezero tipologia desberdinei erantzuten die, bezeroen behar espezifikoetara zuzendutako diseinuarekin.
Integratzailea
Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.
Fokalizatuak
Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.
Aldatzearen kostuak
Eredu honen bitartez, enpresek bezeroen hornitzailea, produktua edo zerbitzua aldatzeko aukera baldintzatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enpresak aldaketaren kostu horiek sortzen ditu mekanismo teknologikoen bidez edo interakzio handiko produktu eta zerbitzu paketeak eskainiz. Estrategia komun bat da produktu nagusia prezio baxuan edo baita doan ere eskaintzea, eta horren inguruko erabili eta botatzeko produktuak marjina handiekin saltzea.
Freemium
Eredu honen bitartez, enpresek doan eskaintzen dute produktu edo zerbitzu bat, bezeroak konbentzitzeko itxaropenarekin, produktuen edo zerbitzuen "premium" bertsioengatik ordain dezaten. Doako eskaintzaren helburua da ahalik eta bezero gehien erakartzea enpresara, haren produktuetara eta zerbitzuetara, eta, aldi berean, bezeroen beharrei buruzko ezagutza sortzea.