eu · es

Hornidura zirkularra

Eredu honen bitartez, ekoizpen prozesuetako intsumoak (lehengaiak eta erabilitako baliabideak) material, produktu edo azpiproduktu zirkularretan oinarritzen dituzten enpresak sartzen dira. Eredu hau duten enpresak energia iturri berriztagarriekin eta material birziklagarriekin hornitzen dira, prozesu batek sortutako hondakinak beste baterako intsumo gisa balia ditzakete, edo kontsumitu osteko hondakinak berreskura ditzakete. Balio proposamenaren oinarrian dago lehengai berdea edo organikoa aplikatzea eta, baliabide naturalen alternatiba gisa, hondakinak erabiltzea. Enpresak balioa bereganatzen du horniduren aurrezpen potentzialaren bidez. Geografikoki hurbil dauden enpresen arteko lankidetzak, materialak, energia edo zerbitzuak trukatzeko, elkarren arteko onurak areago ditzake, eta, aldi berean, ingurumen inpaktuak murriztu.

Erreferentzia: (Blomsma et al., 2019; Lüdeke-Freund et al., 2019; Pieroni et al., 2020; Takacs et al., 2020)

Bezeroei balioa ematea
Merkatuaren segmentazioa, bezeroekiko harremana, komunikazio eta banaketa kanalak
Balio sorrera
Jarduera, baliabide, gaitasun eta aliantza gakoak
Balio atzematea
Diru sarreren mekanismoak eta kostuen estruktura
Balio proposamena
Produktu, zerbitzu eta bezeroentzako balioa
Hornidura zirkularra

Adibideak

«

PLASTIGAURek ontzi eta enbalajerako irtenbide malguak eskaintzen ditu industria eta kontsumoaren sektorerako. Balio erantsi handiko produktua eskaintzeko, estrusio, inprimaketa eta ijezketa zerbitzu integratuak garatzen ditu. Enpresaren jarduera osoa Ekonomia Zirkularraren printzipioen arabera arautzen da. Ekodiseinua aplikatzen dute produktu guztietan, ahalik eta lehengai birziklatu gehien duten produktuak sortzeko eta sortutako hondakinaren %100 prozesuan sartzeko. Ekogaur irtenbide iraunkorren gaman, kontsumo osteko material birziklatua erabiltzen dute eta material birziklatu kimikoa garatzen dute. Egungo produktuen %97 birziklagarriak dira. Gainera, energia kontsumo guztia iturri berriztagarrietatik dator eta 100 kWp-ko eguzki instalazio fotovoltaiko bat dute.

»

Arrakasta faktoreak

  • Hornidura katearen kudeaketa
  • Lankidetzarako aukerak esploratzea
  • Balio kateekiko sinergiak eta materialen fluxua, eta produktuak erabili ondoren berreskuratzeari lotutako jarduerak: produktua berreskuratzea sustatzea, berrerostea, alderantzizko logistika, etab.

Erronkak

  • Material birjinen alternatiba iraunkorrak aztertzea
  • Energia berriztagarriaren kontsumoa esploratzea berriztaezinaren aurrean
  • Hondar materialaren balioa handitzeko aukerak esploratzea
  • Zentro teknologikoekin, unibertsitateekin, klusterrekin eta bestelakoekin aliantzak eta lankidetza egitea.

Erlazionatutako patroiak

Banaketa

Banaketa

Eredu honen bitartez, enpresek produktuak eta zerbitzuak hornitzen dizkiete bezeroei salmenta eta banaketa puntu desberdinen bidez, bai enpresak berak kudeatuta, bai hirugarrenen bidez (eragileak, frankiziak, etab.). Kasu batzuetan, enpresak fisikoki eramaten du bere balio proposamena bezeroek ezarritako ingurunera. Geografikoki banatutako puntu horiei esker, enpresak bezeroekin interakzioan aritu daitezke erosketa prozesuaren etapa guztietan (aholkularitza, salmenta, finantzaketa, salmenta ondokoa, etab.)

Integratzailea

Integratzailea

Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.

Fokalizatuak

Fokalizatuak

Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.

Autozerbitzua

Autozerbitzua

Eredu honen bitartez, enpresek balioaren sorrera bezeroei transferitzen diete, zerbitzuaren edo produktuaren prezio merkeagoaren truke. Ikuspegi hori bereziki egokia da bezeroari balio gutxi ematen dioten baina enpresarentzat kostu handiak eragiten dituzten zereginetarako.

Salmenta gurutzatua

Salmenta gurutzatua

Eredu honen bitartez, enpresek beren eskaintza nagusia osatzen dute zerbitzu edo produktu gehigarriekin, eta bezeroek nahi zituzten produktuak edo zerbitzuak erosten dituzte, baina baita produktu edo zerbitzu osagarriak ere, eta esperientzia hobe batez gozatzen dute eta balio erantsi handiagoko irtenbide bat lortzen dute.

Aldatzearen kostuak

Aldatzearen kostuak

Eredu honen bitartez, enpresek bezeroen hornitzailea, produktua edo zerbitzua aldatzeko aukera baldintzatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enpresak aldaketaren kostu horiek sortzen ditu mekanismo teknologikoen bidez edo interakzio handiko produktu eta zerbitzu paketeak eskainiz. Estrategia komun bat da produktu nagusia prezio baxuan edo baita doan ere eskaintzea, eta horren inguruko erabili eta botatzeko produktuak marjina handiekin saltzea.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA