eu · es

Kalitatezko produktuak

Eredu honen bitartez, enpresek kalitatezko produktu eta prozesuetan oinarritutako irtenbideak hornitzen dituzte, eta, horiei esker, ekoizpen prozesuak kontrolatuz eta ziurtatuz eta efizientzia eskainiz, bezeroek eskatzen dituzten kalitate baldintzak bete ditzakete. Enpresa horien erronka da euren produktuen prozesuak eta garapena etengabe hobetzea, honako hauei erantzuteko: bezeroen eskakizunen bilakaera etengabeari, proposamen eta irtenbide berriekin eboluzionatzen duten lehiakideei eta merkatuak kostuetan ezartzen duen presioari. Aitzitik, prozesuen sendotasunak eta ahalmenak aukera ematen die bezeroengan konfiantza maila bat sortzeko, eta horren gainean beste balio proposamen eta lankidetza batzuk konfiguratzeko. Enpresa horien diru sarrerak produktua saltzeko mekanismo klasikoen bidez lortzen dira.

Bezeroei balioa ematea
Merkatuaren segmentazioa, bezeroekiko harremana, komunikazio eta banaketa kanalak
Balio sorrera
Jarduera, baliabide, gaitasun eta aliantza gakoak
Balio atzematea
Diru sarreren mekanismoak eta kostuen estruktura
Balio proposamena
Produktu, zerbitzu eta bezeroentzako balioa
Kalitatezko produktuak

Adibideak

«

CIE Automotive automobilgintzarako osagai mekanizatuen fabrikatzailea da, sektoreko enpresei osagaiak hornitzen dizkiena. Mekanizazio eta fabrikazio prozesuak sakon ezagutzen dituen enpresa da, material metalikoekin planoaren araberako mota guztietako dekoletaje piezak egiteko. Kalitate sistema estandarretan eta sektorearen sistema berezietan ziurtatutako enpresa da, bezeroen ziurtapen eta auditoretza betekizunei erantzuten diena.

»

Arrakasta faktoreak

  • Prozesu efizienteak eta fidagarriak
  • Prozesuen eta instalazioen berrikuntza
  • Langile kualifikatuak 
  • Ahalmen industriala

Erronkak

  • Ezagutzaren kudeaketa
  • Prozesuen berrikuntza
  • Material berriak

Erlazionatutako patroiak

Pertsonalizazioa

Pertsonalizazioa

Eredu honen bitartez, produktu, ingeniaritza edo zerbitzuko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen dituzten enpresek bezeroen behar eta aurreikuspenei erantzuten diete, beren prozesuak eta jarduerak egokituz (diseinua, fabrikazioa, zerbitzuak egitea, etab.). Enpresak gai dira beren eskaintza eta prozesuak egokitzeko bezeroen eskakizunei erantzuteko, arin eta modu lehiakorrean erantzunez, bezeroarekin zuzenean hitz eginez eta haren baldintzak ulertuz eta betez.

Irtenbide integralak

Irtenbide integralak

Eredu honen bitartez, enpresek bezeroaren premia bati erantzuten dioten produktu, osagai, teknologia eta zerbitzuetan oinarritutako konponbide integralak hornitzen dituzte, eta horiek balio proposamen bateratu baten bidez integratzeak sinergia eta onura handiak sortzen dizkio bezeroari.

Diseinua eta marka

Diseinua eta marka

Eredu honen bitartez, markaren irudi indartsua duten enpresak biltzen dira, erabiltzaileen diseinua eta esperientzia egiten dutenak, hori baita beren produktu eta zerbitzuen elementu bereizgarria. Beren eskaintza, kasu askotan, segmentatuta dago eta bezero tipologia desberdinei erantzuten die, bezeroen behar espezifikoetara zuzendutako diseinuarekin.

Integratzailea

Integratzailea

Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.

Fokalizatuak

Fokalizatuak

Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.

Aldatzearen kostuak

Aldatzearen kostuak

Eredu honen bitartez, enpresek bezeroen hornitzailea, produktua edo zerbitzua aldatzeko aukera baldintzatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enpresak aldaketaren kostu horiek sortzen ditu mekanismo teknologikoen bidez edo interakzio handiko produktu eta zerbitzu paketeak eskainiz. Estrategia komun bat da produktu nagusia prezio baxuan edo baita doan ere eskaintzea, eta horren inguruko erabili eta botatzeko produktuak marjina handiekin saltzea.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA