Arketipoak
Hemen aurkituko duzu Gipuzkoan identifikatu ditugun negozio-eredu esanguratsuen 28 arketipoen deskribapena. Horietako bakoitzean sakondu dezakezu, aukeratuta. Arketipoaren, negozio ereduaren dimentsioen, lehiakortasun gakoen eta lotutako erronken deskribapen laburra aurkituko duzu. Arketipo horren pean lan egiten duen benetako enpresaren adibide bat ere ikusi ahal izango duzu. Gainera, arketipo bakoitzarekin zer beste negozio eredu dauden azter dezakezu.
Hainbat iragazki erabil ditzakezu zure bilaketa sektorearen edo ardatz estrategikoaren arabera mugatzeko (lehiakorrak zure sektorean, erresilientzia, industria adimenduna, digitalizazioa, zerbitizazioa eta ekonomia zirkularra).
Aldatzearen kostuak
Eredu honen bitartez, enpresek bezeroen hornitzailea, produktua edo zerbitzua aldatzeko aukera baldintzatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enpresak aldaketaren kostu horiek sortzen ditu mekanismo teknologikoen bidez edo interakzio handiko produktu eta zerbitzu paketeak eskainiz. Estrategia komun bat da produktu nagusia prezio baxuan edo baita doan ere eskaintzea, eta horren inguruko erabili eta botatzeko produktuak marjina handiekin saltzea.
Leasinga eta rentinga
Eredu honen bitartez, enpresek aldi baterako hornitzen dituzte produktuak, instalazioak edo ekipamenduak, alokairu edo mailegu zerbitzuen bidez. Enpresek diru sarrera jarraituak eta aurreikusteko modukoak lortzen dituzte, bezeroek alokairu aldiaren iraupenagatik ordaintzen baitute. Bezeroek produktu, instalazio edo ekipamendu bat eskura dezakete, bestela kostu handiagoa ekarriko liekeena edo jasan ezingo luketena (gama altua eta prestazio handiagoak).
Lizentziak
Eredu honen bitartez, enpresek jabetza industrial eta intelektualeko mekanismoen bidez babes daitekeen ezagutza garatzea bilatzen dute, beste enpresa batzuen lizentzien bidez ustiatzeko. Ereduak ez du bilatzen enpresaren ezagutza sortzea eta ustiatzea produktu propioak garatzeko, baizik eta diru iturri berriak sortzea bere know-howa salduz.
Emaitzagatik ordaintzea
Eredu honen bitartez, enpresek produktu baten prezioa zehazten dute bezeroei eskaintzen dizkien errendimenduan edo funtzionaltasunetan oinarrituta. Eskainitako produktuak enpresaren jabetzakoa izaten jarraitzen du, eta irabaziak lortzen ditu diru sarrera aldakorren bidez, produktuaren erabileraren edo produktuarekin lortutako emaitza operatibo eta finantzarioen arabera kobratzen baitu.
Produktu adimendunak
Eredu honen bitartez, enpresek produktu, osagai eta sistema adimendunetan oinarritutako irtenbideak hornitzen dituzte; horien elektronika, software txertatu eta konektibitateari esker, oro har, eskaintzan ezaugarri, ahalmen eta funtzio berriak txertatzen dira. Garapen horiei esker, enpresek gaitasuna dute zerbitzuen eskaintza berriak sortzeko eta dauden modeloak optimizatzeko.
Datuetan oinarritutako zerbitzuak
Eredu honen bitartez, enpresa fabrikatzaileak produktuaren eta prozesuen egoera monitorizatzeko beharrezkoak diren hardwarea eta softwarea instalatzen ditu bere produktu, osagai eta sistemetan, doan edo nolabaiteko kostuarekin, eta bezeroaren baimenarekin. Bezero den enpresak sistema horiek sortutako datuak fabrikatzailearekin partekatzen ditu, eta, horrekin, fabrikatzaileak bezeroentzako zerbitzu berriak proposatzen ditu.
Irtenbide integralak
Eredu honen bitartez, enpresek bezeroaren premia bati erantzuten dioten produktu, osagai, teknologia eta zerbitzuetan oinarritutako konponbide integralak hornitzen dituzte, eta horiek balio proposamen bateratu baten bidez integratzeak sinergia eta onura handiak sortzen dizkio bezeroari.