eu · es

0 km

Eredu honen bitartez, enpresek zero kilometroaren filosofian edo hornidura kate laburrean oinarritutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte, ingurune geografiko hurbilean (adibidez, 100 km-tik beherako distantzian), tokiko baliabideen erabileran oinarrituta. Eredu honek enpresen eta bezeroen arteko truke eta lankidetza modu berriak sustatzen ditu (bitartekariak ezabatuz) eta ingurumen inpaktu negatiboak eta energia kontsumoa murrizten ditu (garraioa, ahalegin logistikoak eta hondakinen sorrera murriztuz). Enpresak baliabideak eskuratzeari buruzko kontrola ere handitu dezake.

Erreferentzia: (Takacs et al., 2020)(García, 2016)

Bezeroei balioa ematea
Merkatuaren segmentazioa, bezeroekiko harremana, komunikazio eta banaketa kanalak
Balio sorrera
Jarduera, baliabide, gaitasun eta aliantza gakoak
Balio atzematea
Diru sarreren mekanismoak eta kostuen estruktura
Balio proposamena
Produktu, zerbitzu eta bezeroentzako balioa
0 km

Adibideak

«

BaserriaKM0 kooperatibak kalitatezko tokiko haragia eskuratzea erraztu nahi du, eta, aldi berean, ekosistema babestu eta tokiko ekoizleei laguntzen die. Horrela, tokiko ekonomia eta kultur ondarearen kontserbazioa bultzatu nahi ditu, ekonomia zirkularraren ikuspegitik. Prozesu osoaren arduradun diren Euskal Herriko 300 baserri biltzen ditu, animalia hazkuntzatik hasi eta azken produktua aurkeztu arte, eta kalitateaz, higieneaz eta I+G arloaz arduratzen den 75 laguneko talde tekniko bat ere badute. Kooperatibak banatzaile handien eta denda espezializatuen bidez banatzen ditu bere produktuak, bere webgunearen bidez eta bere haragia dastatzeko jarduerak eginez Euskal Herriko hainbat tokitan.

»

Arrakasta faktoreak

  • Balio katearen jarduera guztiak ingurune geografiko hurbilean garatzea
  • Balio kateko hainbat eragilerekin lankidetzan aritzea
  • Kalitatezko produktua

Erronkak

  • Hornidura katearen birdiseinua
  • 0 km-ko baldintzak betetzen ez dituzten jarduerak ezabatzea (100 km baino gutxiagoko distantziak)
  • Aukerak aztertzea eta identifikatzea balio katean zehar
  • Tokiko eragileekin aliantzak egitea aztertu, identifikatu eta garatzea (enpresa ekoizleak, banatzaileak, bezeroak, etab.)

Erlazionatutako patroiak

Kalitatezko produktuak

Kalitatezko produktuak

Eredu honen bitartez, enpresek kalitatezko produktu eta prozesuetan oinarritutako irtenbideak hornitzen dituzte, eta, horiei esker, ekoizpen prozesuak kontrolatuz eta ziurtatuz eta efizientzia eskainiz, bezeroek eskatzen dituzten kalitate baldintzak bete ditzakete. Enpresa horien erronka da euren produktuen prozesuak eta garapena etengabe hobetzea, honako hauei erantzuteko: bezeroen eskakizunen bilakaera etengabeari, proposamen eta irtenbide berriekin eboluzionatzen duten lehiakideei eta merkatuak kostuetan ezartzen duen presioari. Aitzitik, prozesuen sendotasunak eta ahalmenak aukera ematen die bezeroengan konfiantza maila bat sortzeko, eta horren gainean beste balio proposamen eta lankidetza batzuk konfiguratzeko. Enpresa horien diru sarrerak produktua saltzeko mekanismo klasikoen bidez lortzen dira.

Pertsonalizazioa

Pertsonalizazioa

Eredu honen bitartez, produktu, ingeniaritza edo zerbitzuko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen dituzten enpresek bezeroen behar eta aurreikuspenei erantzuten diete, beren prozesuak eta jarduerak egokituz (diseinua, fabrikazioa, zerbitzuak egitea, etab.). Enpresak gai dira beren eskaintza eta prozesuak egokitzeko bezeroen eskakizunei erantzuteko, arin eta modu lehiakorrean erantzunez, bezeroarekin zuzenean hitz eginez eta haren baldintzak ulertuz eta betez.

Berrikuntzara bideratuta

Berrikuntzara bideratuta

Eredu honen bitartez, enpresek produktuak, osagaiak eta zerbitzuak garatzen dituzte, beste eragile batzuekin lankidetzan landutako I+G jardueran oinarrituta (berrikuntza irekia), eta, horrela, irtenbide berritzaileak garatzen dituzte, merkatuaren lehian bereizteko, eta lehiakideen estrategia teknologikoei ere erantzuteko.

Integratzailea

Integratzailea

Eredu honen bitartez, enpresek balio kateko jarduera gehienak kudeatzen dituzte. Horrenbestez, balioa sortzeko prozesuan behar diren baliabideak eta gaitasunak kontrolatzen dituzte, intsumoen hornikuntzatik hasi eta bizitza erabilgarriaren amaieran produktua berreskuratzeraino.

Fokalizatuak

Fokalizatuak

Eredu honen bitartez, enpresek balio katearen oinarrizko konpetentziei erreparatzen diete. Balio kateko gainerako segmentuak azpikontratatu eta aktiboki koordinatzen dira. Horrek aukera ematen dio enpresari kostuak murrizteko eta hornitzaileen eskalako ekonomiei etekina ateratzeko. Gainera, oinarrizko konpetentziak kontzentratzeak errendimendua areagotu dezake.

Autozerbitzua

Autozerbitzua

Eredu honen bitartez, enpresek balioaren sorrera bezeroei transferitzen diete, zerbitzuaren edo produktuaren prezio merkeagoaren truke. Ikuspegi hori bereziki egokia da bezeroari balio gutxi ematen dioten baina enpresarentzat kostu handiak eragiten dituzten zereginetarako.

© 2024 MONDRAGON UNIBERTSITATEA