Arketipoak
Hemen aurkituko duzu Gipuzkoan identifikatu ditugun negozio-eredu esanguratsuen 28 arketipoen deskribapena. Horietako bakoitzean sakondu dezakezu, aukeratuta. Arketipoaren, negozio ereduaren dimentsioen, lehiakortasun gakoen eta lotutako erronken deskribapen laburra aurkituko duzu. Arketipo horren pean lan egiten duen benetako enpresaren adibide bat ere ikusi ahal izango duzu. Gainera, arketipo bakoitzarekin zer beste negozio eredu dauden azter dezakezu.
Hainbat iragazki erabil ditzakezu zure bilaketa sektorearen edo ardatz estrategikoaren arabera mugatzeko (lehiakorrak zure sektorean, erresilientzia, industria adimenduna, digitalizazioa, zerbitizazioa eta ekonomia zirkularra).
Kalitatezko produktuak
Eredu honen bitartez, enpresek kalitatezko produktu eta prozesuetan oinarritutako irtenbideak hornitzen dituzte, eta, horiei esker, ekoizpen prozesuak kontrolatuz eta ziurtatuz eta efizientzia eskainiz, bezeroek eskatzen dituzten kalitate baldintzak bete ditzakete. Enpresa horien erronka da euren produktuen prozesuak eta garapena etengabe hobetzea, honako hauei erantzuteko: bezeroen eskakizunen bilakaera etengabeari, proposamen eta irtenbide berriekin eboluzionatzen duten lehiakideei eta merkatuak kostuetan ezartzen duen presioari. Aitzitik, prozesuen sendotasunak eta ahalmenak aukera ematen die bezeroengan konfiantza maila bat sortzeko, eta horren gainean beste balio proposamen eta lankidetza batzuk konfiguratzeko. Enpresa horien diru sarrerak produktua saltzeko mekanismo klasikoen bidez lortzen dira.
Kalitatezko zerbitzuak
Eredu honen bitartez, enpresek kalitate prozesuetan oinarritutako zerbitzu irtenbideak hornitzen dituzte, etengabeko hobekuntzan bermatuta, erabiltzaileak eta bezeroak ardatz hartuta. Enpresa horien erronka da euren zerbitzuak etengabe hobetzea, honako hauei erantzuteko: bezeroen eskakizunen bilakaera etengabeari, proposamen eta irtenbide berriekin eboluzionatzen duten lehiakideei eta merkatuak kostuetan ezartzen duen presioari.
Pertsonalizazioa
Eredu honen bitartez, produktu, ingeniaritza edo zerbitzuko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen dituzten enpresek bezeroen behar eta aurreikuspenei erantzuten diete, beren prozesuak eta jarduerak egokituz (diseinua, fabrikazioa, zerbitzuak egitea, etab.). Enpresak gai dira beren eskaintza eta prozesuak egokitzeko bezeroen eskakizunei erantzuteko, arin eta modu lehiakorrean erantzunez, bezeroarekin zuzenean hitz eginez eta haren baldintzak ulertuz eta betez.
Produktu adimendunak
Eredu honen bitartez, enpresek produktu, osagai eta sistema adimendunetan oinarritutako irtenbideak hornitzen dituzte; horien elektronika, software txertatu eta konektibitateari esker, oro har, eskaintzan ezaugarri, ahalmen eta funtzio berriak txertatzen dira. Garapen horiei esker, enpresek gaitasuna dute zerbitzuen eskaintza berriak sortzeko eta dauden modeloak optimizatzeko.
Datuetan oinarritutako zerbitzuak
Eredu honen bitartez, enpresa fabrikatzaileak produktuaren eta prozesuen egoera monitorizatzeko beharrezkoak diren hardwarea eta softwarea instalatzen ditu bere produktu, osagai eta sistemetan, doan edo nolabaiteko kostuarekin, eta bezeroaren baimenarekin. Bezero den enpresak sistema horiek sortutako datuak fabrikatzailearekin partekatzen ditu, eta, horrekin, fabrikatzaileak bezeroentzako zerbitzu berriak proposatzen ditu.
Berrikuntzara bideratuta
Eredu honen bitartez, enpresek produktuak, osagaiak eta zerbitzuak garatzen dituzte, beste eragile batzuekin lankidetzan landutako I+G jardueran oinarrituta (berrikuntza irekia), eta, horrela, irtenbide berritzaileak garatzen dituzte, merkatuaren lehian bereizteko, eta lehiakideen estrategia teknologikoei ere erantzuteko.